Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean: Gipuzkoako hainbat herritan nerabeei eta teknologia digitalari buruzko hitzaldiak izango dira datozen asteetan

Hitzaldi hauek Instant1ean programaren barnean daude, eta Gipuzkoako 5 udalerritan izango dira.

2017·05·22


 

Hitzaldi hauek Instant1ean programaren barnean daude, eta Gipuzkoako 5 udalerritan izango dira. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko zenbait udalekin  garatzen duen “Kultura Digitala” ekimenean kokatzen da.

Zehazki, teknologia digitalaren eta, bereziki, sare sozialen erabilera egokia sustatu nahi du nerabeen artean, beren borondatez programari atxikitzen zaizkion Gipuzkoako gaztelekuen bitartez.

Instant1ean programa 

Instant1eanen ardatza argazkien eta bideoen lehiaketa da. Bertan Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu dute, bakarka edo taldean. Egindako lanak erakusteko euskarria “Instagram” sarea da eta 566 irudi aurkeztu dira; emaitzak ekainaren 10ean emango dira jakitera.

Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldiak Gipuzkoan zehar

Gurasoak eta hezitzaileak gogoan hartuta, hitzaldi batzuk programatu dira nerabeei eta teknologia digitalei buruz. Hitzaldiak UPV-EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia Taldeko kideek emango dituzte.

Lehen hitzaldia Jon Altunak eta Arkaitz Larekik emango dute, maiatzaren 18an Legazpiko Kultur Etxean, 18:00etan. Datozen egunetan Andoain, Oñati, Urnieta, Irun eta Eibarren ere izango dira hitzaldiak.

Hitzaldia:

Izenburua: Nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean.

Laburpena: Teknologia digitalen erabilerak, abantaila ugari ekartzeaz gain, arrisku batzuen aurrean jartzen gaitu, ezinbestean, esate baterako: Ciberbullying-a, Sexting-a, edo Grooming-a, besteak beste. Teknologiaren erabilera desegokiei buruz hainbat ikerketa egin ondoren, jakin badakigu nerabe batzuk bereziki kalteberak direla arrisku horien aurrean, batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako. Horregatik, behar-beharrezkoa da guraso eta hezitzaileok esku hartzea, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko.

* Fishernet Hezkuntza-Teknologia UPV/EHUko irakasle hauek osatzen dute: Nere Amenabar, Jon Altuna, Juan Ignacio Martínez de Morentin eta Arkaitz Lareki.

Agenda:

  • Andoain, maiatzak 25
  • Oñati, ekainak 1
  • Urnieta, ekainak 8
  • Irun, ekainak 6