Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean Europara: egonaldiko argazkiak

Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, INSTANT1ean proiektua beste herrialde bateko gazteekin batera truke bat eginez lantzeko aurkeztu, eta aukeratua izan da.

2016·06·23


Instant1ean Europa

Trukean 14 eta 17 urte bitarteko 30 gaztek parte hartuko dute: erdia Wiesbadenekoak eta beste hamabost Gipuzkoakoak. Hauek lurraldeko 3 gaztelekutako erabiltzaileen artean aukeratu dira, Instant1ean proiektuan parte hartu ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honen bidez, Gipuzkoako gaztelekuak europar programetara gerturatuko dira, eta bide batez, bertako gazteei beste kultura batzuk ezagutzeko eta errespetatzen ikasteko aukera emango zaie. Halaber, esperientzia honekin, teknologia berrien aurrean ikuspegi kritikoa garatzeaz gain, programan parte hartzen duten nerabeek beste herrialdetako gazteekin komunikatzeko gaitasuna landu ahal izango dute.

Gipuzkoako egonaldia Zarauzko Aterpetxean egin dute, ekainaren 22tik 28ra. Alemaniara, berriz, uztailaren 18tik 24ra joango dira.

Bi egonaldietako argazkiak ikusteko eta egistamoari buruzko informazio gehiago hemen