Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean Europa: Gipuzkoako gaztelekuetako gazteak Wiesbadenen izan dira!

Herritartasun digitalaren gaia landu dute bertako gazteekin batera

2016·07·27


Instant1ean Europara!

Uztailaren 18-24 bitartean Villabona, Donostia eta Usurbilgo gaztelekuetako hainbat gazte Wiesbadenen izan dira ErasmusPlus proiektua dela-eta. Ikasturte osoan zehar gaztelekuetan nortasun digitalaren erabilera egokiak lantzen aritu ondoren, ikasitakoa praktikara eraman dute hainbat tailerren bidez.

Hala ere, aisialdirako denbora ere izan dute eta ekintza ugari egin dituzte: jokoak, turismoa, alkatearen harrera… Primeran pasa dute!

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak gaztelekuetako hezitzaileekin sortutako Instant1ean proiektuari dagokio. Lehenik, sarean erabilera egokien inguruko gaiak jorratu ziren gazteekin. Ondoren, Instagramen lehiaketa bat izan zen martxoa-apirila bitartean eta, azkenik, Alemaniako gazteekin trukea egin da.

Ikusi egonaldiko argazkiak 

Instant1ean Europa- Wiesbaden