Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean egitasmoa aurkeztu da gaur #Weekinn jardunaldian

Donostiako Sustapenak, WeekINN 2016 berrikuntzaren astearen baitan, hezkuntzari eta berrikuntzari buruzko jardunaldian parte hartu dugu.

2016·10·24


Innobasque: Instant1ean proiektua

 

Jardunaldia Donostian, Kursaalen izan da gaur, urriak 25. Hainbat adituk parte hartu dute bertan, besteak beste Cristóbal Cobo, Center for Research- Ceibal Foundation Fundazioko zuzendariak.

 

Jardunaldia, hezkuntza formal eta ez formaleko alor desberdinak erakusteko eredu berritzaileetan oinarritu da. Zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikako gaien inguruko proiektuak azaldu dira hasiera batean (STEM). Nazioarteko ereduak eta praktika onak ezagutu ahal izan dira, beti ere, norbanako eta taldekako sorkuntza lana ardatza dutenak (maker sistema).

Ondoren, gertuagoko adibide eta praktika onak ezagutzeko aukera izan da. Gaitasun digitalen inguruko ezagutzak partekatu dira, hauek ere hezkuntza formal eta ez formalaren markoan. Praktika on horien artean, gure programa azaldu dugu: Instant1ean egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, hezitzaileekin elkarlanean, sortutako proiektua. Herritartasun digitalaren egitasmoaren barne sortu da, nerabeei haien identitateen sorreran eta erabilera egokian laguntza eskaintzeko asmoz.

"Berrikuntzarako heziketa"

"STEAM"

Aulablog praktika ona

#INSTANT1ean egitasmoa