Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Inspira Steam nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko proiektua

EAEko 12 ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute proiektu pilotuan

2016·09·21


Elhuyar Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak sortu dute proiektua. Euskal ikasleen artean azken urteetan bokazio zientifikoak eta teknologikoak nabarmen egin du beheraka, batez ere nesken artean eta, hori aldatzeko sortu da proiektua.

Proiektu pilotua da eta bertan 17 zientzialari eta teknologo (emakumeak guztiak) hasi dira sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan lanean Euskal Autonomia Erkidegoko 12 ikastetxetan

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako neskekin jarriko da martxan eta helburu nagusiak honako hauek dira:

Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea eta haiei balioa ematea.
Ikasleek hurbileko emakumezko teknologoen erreferenteak ezagutzea.
Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatzea.