Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ikaslea zara? Atera Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC) eta gozatu abantailez!

Irailaren 1ean eginez gero, 2017ko abendura arte erabil dezakezu

2016·08·30


Zer da Ikasle Txartela (ISIC)?

ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko  leku historikoetan. 125 herrialdetan dituzu abantailak.

Betebeharrak:

  • Gutxienez 12 urte izatea
  • Ofizialki onartutako ikastetxeetan denbora osoz eta astean gutxienez 15 orduz ikastea.
  • Internet bidez eskaera egitea. Egin eskaera hemen

Aurkeztu beharreko materiala:

  • NANa edo pasaportea.
  • Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria (normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea).
  • Txarteletarako neurriko argazki bat
  • Tasa ordaindu izanaren agiria (6 €)

Txartela Gazte Informazio Bulegoan jaso behar duzu. Kontsulta ezazu hemen zein den zugandik gertuen dagoen bulegoa eta jarri zaitez harremanetan haiekin zerbitzua eta ordutegia konfirmatzeko.