Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ikasketa orientaziorako jarduera praktikoak EHUn

Ikastegietan egiten diren jarduerak dira eta horietan aktiboki parte hartu eta unibertsitate ikasketei buruzko informazioa hobetzeko izango dira.

2016·12·20


Deialdia egiten duena: Euskal Herriko Unibertsitatea

Baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikaslea izatea, edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasle eta orientatzailea izatea.

Edukia: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikastegietan egiten diren jarduerak dira eta horietan aktiboki parte hartu eta unibertsitate ikasketei buruzko informazioa hobetzeko izango dira.

Hauek dira praktika hauen helburuak:

  • Praktikak antolatu dituen ikastegiarekin lotutako jakintza arloan sartzea.
  • Praktiken bidez azaltzea jarduera bakoitzari dagozkion ikasketek egungo gizarteanzer garrantzia duten .
  • Bokazioak sustatzea.

 
Izena emateko 3 epe jarriko dira jarduera praktikoak egiteko aurreikusitako dataren arabera:

  • Epea: 2016ko abenduaren 12tik 23ra (urtarrilean eta otsailean egingo diren jardueretarako).
  • Epea: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 12ra (martxoan eta apirilean egingo diren jardueretarako).
  • Epea: 2017ko martxoaren 27tik apirilaren 5era (maiatzean egingo diren jardueretarako).

Epea: 2017/04/05

Kontaktua: Ikasleentzako Argibide Zerbitzua   Telefonoa: 946 01 35 71

sou@ehu.eus

Informazio +