Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

IKA MIZKA 2015 lehen saioa martxan da

Abenduaren 3an Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean egingo da IKA MIZKAren lehen saioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak, EHUk eta Gaztezulo aldizkariak mahai-inguruak antolatuko dituzte.

2015·12·02


Aurten, ekimenaren laugarren edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, EHUk eta Gaztezulo aldizkariak mahai-inguruak antolatuko dituzte, Donostian, Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?lelopean.

Lehen IKA MIZKA saioa Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean egingo da, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Bertan izango dira hainbat aurpegi ezagun, erakundeetako ordezkariak eta, bereziki, unibertsitateko ikasleak.

Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKA egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, elkarri azaltzeko eta elkarrekin aztertzeko hizkuntzen inguruan bakoitzak dituen korapiloak, ondorioz euskaraz erosoago eta gehiagotan jardun daitezen.

  • Abenduak 3, Donostia, Deustuko Unibertsitatearen campusean. 11:00etan. 
  • Abenduak 16, Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien ikastegian, UPV/EHU.
  • Urtarrilak 27, Ikus-Entzunezko Komunikazioko fakultatea (HUHEZI), Mondragon Unibertsitatea (MU).