Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hondakinak prebenitzeko kartel-lehiaketa

Hondakinak prebenitzeko Europako Astea azaroaren 21etik 29ra izango da

2015·10·07


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Gipuzkoako ikastetxeek “Ikastetxean nola gutxiagotu daitekeen hondakin sorrera” kartel-lehiaketaren lehen edizioa jarri dute abian.

Parte hartu nahi duen orok honako ezaugarriak bete beharko ditu:

  • 6-18 urte bitartean izatea.
  • Lanak aurkezteko tamaina A4a ala A3a izango da.
  • Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.
  • Teknika nahieran izango da eta gaia: Ikastetxean hondakin sorrera nola gutxiagotu daitekeen.

Lanak eta izena emateko orria aurkezteko azken egun urriaren 26a izango da. Irabazleak Tablet bat jasoko du.

Kartela ikusi

Informazio gehiago