Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

HIRIA HACKEATU tailerrak Tabakaleran gazteentzat

Aurtengo Gabonetan Tabakalerako Hezkuntza eta Laborategiak arloetatik Hiria Hackeatu deritzon 3 eguneko tailerra egingo dute. Tailerra 12 eta 17 urte bitarteko gazte eta nerabeentzat da.

2015·12·09


Hiru egunetako tailer trinko honetan, hiriari begirada kritiko bat botako diote; auzo ezberdinak esploratu eta fabrikazio digitalaren teknologiak ezagutuko dituzte (laser mozketa, binilagailua, e.a.). Gainera, Bartzelonako BTOY eta Donostiako Mikel Arbiza artisten laguntzaz, Street Art-aren teknika ezberdinetan, bai eta maker eta hacker filosofietan ere sakonduko dute; gainera, kale-espazioan esku hartzeko proiektu bat garatuko dute, erlazio kolaboratiboak sustatuz.

Norentzat: 12-17 urte

Non: Tabakalera

Noiz: abenduak 28-30

Ordua: 09:00-14:00

Izen ematea: azaroaren 19tik abenduaren 17ra arte

Kopurua: 15 parte-hartzaile
 

www.tabakalera.eu