Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

HIRIA HACKEATU: Skate taula sortu eta erabili

12-17 urteko gazteentzat doako ikastaroa Tabakaleran

2016·07·06


Ikastaroaren helburuetako bat da hiria eta hiriko espazioak gazteen ikuspegitik begiratzea eta, ondoren, espazio horiek gazteon beharretara nola moldatu aztertzea. Honakoak izango dira burutuko diren ekintzak:

  • Donostian aktibitate hau zein lekutan garatzen den ezagutu
  • Skate bat sortu eta diseinuekin apaindu
  • Aldapak ere eraikiko dira, kirol eta kale espresio honetan bakoitzaren trebezia probatu ahal izateko.

Ikastaroa uztailaren 12tik (asteartea) 14ra (osteguna) izango da, 10:00-14:00etara Tabakalerako Hirikilabs gunean. Izena uztailaren 11ra arte eman daiteke, edo plazak bete arte.

Informazio gehiago