Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hezkuntzako lan-eskaintza publikoan izena emateko epea gaur ireki da

740 plaza izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako

2017·02·24


Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura ireki da. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko otsailaren 13ko Aginduaren bitartez onartu da.

Eskabideak betetzeko epea 2017ko otsailaren 24tik martxoaren 15era arte izango da, biak barne. Oposizioak 2 fase izango ditu, bi probatan banatuta. Lehenengo azterketa ekainaren 17an izango da BECen, bertan, espezialitatearen inguruko jakintzak erakutsi beharko dituzte hautagaiek.

Honakoak izango dira espezialitateak:

  • Haur hezkuntza: 227
  • Lehen hezkuntza: 252
  • Ingelesa: 57
  • Hezkuntza fisikoa: 37
  • Musika: 36
  • Hezkuntza berezia. Pedagogia Terapeutikoa: 105
  • Hezkuntza berezia: Audizioa eta Lengoaia: 26

Informaziorako telefonoa 012 Zuzenean

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 / 945 018000
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000

Informazio gehiago