Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hemen da Kultura Bonua!

Guztira 8.854 bonu egongo dira salgai.

2017·12·04


Kultura Sailak “Kaixo Kultura” kanpaina aurkeztu du. Abenduaren 4an hasi eta urtarrilaren 15a bitartean eskuratu ahal izango dira kultura bonuak kanpainari atxiki zaizkion denda, antzoki eta auditoriumetan.

Oraingo honetan, bi bonu mota egongo dira: bata, euskarazko liburuak, diskoak eta DVDak erosteko, eta bestea, beste hizkuntzetakoak erosteko. Aldundiak 8.854 bonu jarriko ditu guztira herritarren eskura, horietatik 3.542 euskarazko produktuetarako, eta 5.312 beste hizkuntzetakoetarako; izan ere, aurreko bi urteetan, gaztelaniazko bonuak oso egun gutxitan agortu ziren eta, euskarazkoekin, berriz, arazo gehiago izan ziren.  

Gaztelaniazko bonu kopurua handiagoa denez, deskontua pixka bat txikiagoa izango da. Horrela,  bonuaren prezioa 20 euro izango da bi kasuetan, baina euskarazko materialak erosterakoan 12 euroko deskontua egingo da, eta gainerako hizkuntzetakoak erosterakoan, berriz, 8 eurokoa.   

  • Bonuarekin ezingo dira testuliburuak eta liburu profesionalak erosi.
  • Beste urte batzuetan ez bezala, liburuak, diskoak eta DVDak bonua eskuratu den saltoki berean erosi beharko dira.
  • Erosketa bakoitzeko bonu bat bakarrik arabili ahal izango da.

Informazio gehiago honako helbide honetan: