Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hemen da Kultura Bonua!

Guztira 17.000 bonu inguru izango dira salgai.

2016·11·04


Kultura sailak “Kaixo Kultura” kanpaina aurkeztu du. Abenduaren 3an eskuratu ahal izango dira kultura-bonuak kanpainari atxiki zaizkion denda, antzoki eta auditoriumetan.

Liburuak, diskak eta filmak eskuratzeko 7.000 bonu jarriko dira herritarren esku. Gainera, beste 10.000 bonu egongo dira musika, antzerki edo dantza ikuskizunak zuzenean ikusi ahal izateko. Eskaintzaren erdia euskarazko liburuak eta diskak erosteko izango da.

  • Produktuetarako bonuak 20 euroko kostua izango du, eta 10 euroko bonifikazioa.
  • Ikuskizunetarako bonuaren prezioa, berriz, 15 euro izango da, eta sarrerak erosteko erabiliko da, 25 euroko balioagatik.
  • Bonuak urtarrilaren 15era arte erabili daitezke produktuen kasuan, eta apirilaren 14ra arte ikuskizunen kasuan.

Bonuarekin ezingo dira testuliburuak eta liburu profesionalak erosi. Liburuak, diskoak eta DVDak bonua eskuratu den saltoki berean erosi beharko dira. Erosketa bakoitzeko bonu bat bakarrik arabili ahal izango da.

Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek azaroaren 11 baino lehen egin behar dute atxikipen eskaera. Hala ere, aurreikusten da Gipuzkoa osoko 60 bat saltoki eta antzokik parte hartuko dutela.

Informazio gehiago honako helbide honetan:

www.gipuzkoa.eus/eu/-/bono