Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hemen da 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko aukera ireki da.

2016·12·23


Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza. Gazteria eta Kirol Zuzendaritza 

Baldintzak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.  

b) 1987 eta 1995 artean jaioa izana, bi urte horiek barne.  

c) Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

Parte-hartzaileen kopurua : 100 gazte, gehienez ere.  

Helburua: Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere; eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagutu ditzakete ekintza horiek.  

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.  

Eusko Jaurlaritzaren kontura:

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).  
  • Bisa.
  • Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.  

Epea: 2017/02/14

Kontaktua: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz  

Telefonoa: 012 M

Posta Elektronikoa: gazteria-lankidetza@ej-gv.es

Informazioa +