Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hautapen probetarako deialdi publikoa, errenta kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikarien lan poltsa bat sortzeko

Izen- ematea azaroan 26an amaituko da

2015·11·10


Gipuzkoako Foru Aldundiak egin du deialdi publikoa, errentako kanpainetan zerbitzuak dituen beharrak betetzeko asmoz. Sistema hautagaitza proba bidez izango da eta parte hartzaileek honako ezaugarriak bete beharko dituzte:

  • 16 urte beteak eduki tzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
  • Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
  • Ingeniari tekniko, unibertsitateko diplomatu, edo baliokidea den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea.
  • Diziplina espedientearen bitartez inolako Herri Administrazioren zerbitzutik baztertuta edo herri eginkizunak buru tzeko ezgaiturik ez egotea.
  • Hirugarren hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

Hautapenean parte hartzeko eskaera-orriak bete eta aurkeztu beharko dira azaroaren 26a baino lehen. Eskaera orriak Gipuzkoako ondorengo udal eta erakundeetako erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira: Abal tzis keta, Alegia, Altzo, Andoain, Anoeta, Are txa - baleta, Arrasate, Baliarrain, Berastegi, Deba, Debagoieneko Mankomunitatea, Eibar, Eskoria tza, Ezkio- Itsaso, Gabiria, Gain - tza, Hernialde, Hondarribia, Idiazabal, Irun, Irura, Larraul, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Lizar tza, Mendaro, Olaberria, Orendain, Ormaiztegi, Segura, Urre txu, Zaldibia, Zegama, Zumaia eta Zumarraga.

Eskaera orriarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:

  • Nortasun Agiriaren fotokopia edo agiri baliokidearena atze rritarren kasuan.
  • Deialdian parte har tzeko eskatutako ikasketa ofiziala agiriaren fotokopia.
  • Desgaitasun maila %33 edo handiagoa izatea egiazta tzen duen ziurtagiriaren kopia konpul tsa tua, Administrazioaren organo eskudunak emana (foru aldundietako departamentu eskuduna, IMSERSO edo baliokidea).
  • 3. hizkuntz eskakizunaren ziurtagiriaren edo tituluetakoren baten fotokopia, edukiz gero.

Ikusi deialdia 

Eskaera orria deskargatu