Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haurren egun unibertsala dela-eta, hainbat ekintza antolatu dituzte Donostiako haur, nerabe eta gazteentzako zerbitzuetan

Azaroaren 3an hasi eta 21era bitartean ekintza desberdinak izango dira hiriko Haurtxoko eta Gaztelekuetan, baita udal-liburutegi eta zenbait eskoletan ere.

2015·11·17


Ekimena Donostiako Giza Eskubideen atalak antolatu du eta eskaintza zabala izango da auzo desberdinetan. Hona hemen hainbat ekimen:

UNICEFen “Denboraren Kapsula”

Jarduera honen helburua da haurrek bizi diren munduari buruz hausnarketa egitea, baita etorkizunean bizi nahi dutenari buruz ere, Garapen Iraunkorraren testuinguruan. Honako egun eta auzoetako Haurtxokoetan izango da:

Azaroak 17: Aiete eta Egian.
Azaroak 19: Amara eta Martutenen.
Azaroak 20: Bidebieta, Intxaurrondo eta Grosen.
Azaroak 21: Antiguon.

 

UNICEFen “Misio diplomatikoa”

Jarduera honen helburua da gazteek tolerantzia eta kultur arteko elkarrizketa sustatzen duten jarreren inguruan hausnarketa egitea. Honako egun eta auzoetako Gaztelekuetan izango da:

Azaroak 20: Martutene, Bidebieta, Groseko eta Intxaurrondon.
Azaroak 18: Aieten.
Azaroak 19: Amara eta Egian.
Azaroak 21: Antiguon.

Honez gain, udal-liburutegietan “Ipuinaren ordua” izeneko saioa eskainiko da 2-5 urte bitartekoentzat.  Saio guztiak euskaraz izango dira. Donostiako zenbait eskoletan, gainera, nerabeentzako bakarrizketa antzeztuak eta ikus entzunezkoak burutuko dira, Giza Eskubideak ezagutzera emateko helburuarekin.