Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haur eta gazte literatura irakur gida

Ume eta gazteentzako 161 liburu aztertu eta sailkatu dira

2016·09·23


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitaratu du aurtengo gida. 1990etik urtero argitaratzen dute guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izateko asmoz.

Liburuxkak 54 orri ditu eta bertan ume eta gazteentzako 161 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. Bi sailetan banatuta dago gida: liburu gomendagarriak eta liburu oso gomendagarriak. Gainera, sail bakoitza adinka dago banatua (4 urtetik aurrera, 6 urtetik aurrera, …). 

Proiektuan Debagoienako udal-liburutegiko liburuzainak, eskoletako irakasleak eta fakultateko adituak aritu dira elkarlanean.