Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hasi dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren udako programak!

Pasa den larunbatean, uztailak 1, Gipuzkoako 412 haur eta nerabek beren egonaldiak hasi zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiaren UDALEKUAK eta GAZTE OPORRALDIAK programetan.

2017·07·03


Haurrak eta gazteak protagonista izan ziren Donostiako autobus-geltokian, bertatik irten baitziren hurrengo egunetan programak garatuko diren instalazio desberdinetarako 16 autobusak.

 

Udako programen arduradunek adierazi dutenez, “lehen autobus hauek normaltasun osoz atera dira, eta urtero ohikoak diren irudiak ikusi ahal izan dira: familia ugari neska-mutilei agur esaten, malkoren bat, baina batez ere, datozen egunetan biziko duten esperientziagatik eta ezagutuko dituzten lagun berriengatik ilusioz eta zirraraz beteriko aurpegiak”.

 

Irten baino lehen, senideek aukera izan zuten begiraleei azken orduko oharrak eta jarraibideak emateko.

 

Aurten, foru-erakundeak 1.065 plaza eskaini ditu lurraldeko 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako UDALEKUAK programan, eta beste 357 plaza 14 eta 17 urte arteko gazte gizpukoarrentzat. Bi programek aisia eta abenturako ekintzak dituzte, eta beren helburua da era aberasgarri batean udan astialdiaz gozatzen laguntzea.

 

 

 

EGUNEROKOAK

 

Egonaldi desberdinetan egunez egun gertatzen dena ikusi nahi dutenentzat gune bat prestatu da gipuzkoangazte.eus webgunean; bertara haurrek eta gazteek burutzen dituzten ekintzen argazkiak igoko dira.

UDALEKUAK-EGUNEROKOA

GAZTE OPORRALDIAK-EGUNEROKOA