Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Harrera bikaina izan du gazteen artean Zineleku programak

18 eta 25 urte bitarteko 22 gazte ari dira sorkuntza-lanetan egun hauetan Zarautzen

2016·07·29


Zineleku

Aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak Zineleku programa antolatu dute. Programa honek diziplinarteko prestakuntza eskaintzen die ikus‐entzunezkoen alorrean etorkizuneko sortzaile izan nahi dutenei.

​Aukera paregabea izaten ari dira gazteak lehen mailako profesionalekin tailerrak egin eta ezagutza jasotzeko; besteak beste Jose Mari Goenaga, gidoilari eta errealizadorea, Maider Oleaga, gidoilari eta errealizadorea eta Katixa Agirre, idazlea eta EHUko Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.

 

Zinemaz gain, beste diziplina artistiko batzuetakoen eskola magistralak ere ari dira jasotzen. Gainera, emanaldietan, performanceetan eta kontzertuetan parte hartzeko aukera dute. Ikasleen hitzetan hainbeste gai jorratzeko aukera izatea da programak duen alderdirik onena: soinua, gidoia erredakzioa, plano bakoitzaren ezaugarriak…Orokortasun hori benetan aberasgarritzat jotzen dute eta esperientzia benetan onuragarria dela uste dute; intentsua eta baliagarria.​

 

Doako emanaldiak Zarauzko Malekoian

Horrez gain, doako hainbat hitzaldi antolatu dituzte egun hauetan. Gainera, hainbat proiekzio ikusi ahal izango dira Zarauzko Malekoian.