Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Guraso eta nerabeentzako doako tailerrak Tabakaleran #Instant1ean proiektua dela-eta

Donostian tailer bat antolatu dugu gizarte-sareei beldurra kendu eta Internetek dituen arriskuak eta aukerak jorratzeko. Gonbitea luzatu nahi dizuegu ekintzan parte-hartzeko.

2016·04·12


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritza eta herrietako Nerabeentzako Zerbitzuetako hezitzaileak nerabeekin lanean ari dira herritartasun digitalaren gaia jorratzen; eta Instant1ean proiektua sortu dute. Oinarri pedagogikoa duen egitasmoa da, eta ikasturte honetan informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek dituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiei buruz ari dira.

Hezitzaileak hainbat tailer eta dinamika egiten ari dira Gipuzkoa osoko gaztelekuetan. Batetik, ezagutza digitalekin zuzenean lotura duten gaiak dira eta, bestetik, balio hezitzaileak ere jorratzen dira zeharka, esate baterako, segurtasuna sarean, portaera egokiak, berdintasuna eta besteekiko errespetua nola zaindu.

Gurasoekin eta nerabeengan eragiten duten pertsona ororekin ere gaia landu nahi dugu, horregatik, Donostian tailer bat antolatu dugu gizarte-sareei beldurra kendu eta Internetek dituen arriskuak eta aukerak jorratzeko. Gonbitea luzatu nahi dizuegu ekintzan parte-hartzeko.

Ondoren, nerabeekin egingo da saioa. Gazteek beraien irudimena lantzeko saio praktikoa izango da, argazkien bitartez, Instant1ean proiektuaren barnean. Argazkia erakargarria eginez, nerabeek beren arteko harremanak azaltzeko, ekiteko moduak aurkeztuko ditugu tailer honetan. Tailer honekin, gainera, nerabeen sorkuntza sustatu nahi da. Hona hemen informazioa:

Gurasoentzat: 

“Gizarte-sareak, telefonia eta komunikazioa”.

Gaia: Gizarte-sareei beldurra kendu. Arriskuak eta aukerak. Kontsumoak eta erabilerak. Sare sozialak ezagutzeko aukera.

Irakaslea:  Marta Cobo Garmendia. KontsumoBIDE-Prestakuntza eta informazio zentroa

Noiz: apirilak 15 de abril

Ordua: 18:00

Iraupena: ordu 1 

Lekua: Tabakalera, Donostia. Espacio Kutxa Kultur.

DOAN DA

 

Gazteentzat:

 “Argazki eta smartphone tailerra”.

Gaia: Argazkiak nola egin mugikorrarekin (selfia, natura, paisaiak, kalea,,...). Argazkietan irudimena nola landu daitekeen azalduko da, modu praktikoan.  Aplikazio berriak eta trukoak.

Irakaslea: Ion Markel Saez de de Urabain (Ion Markel Argazkiak).

Data: apirilak 15 

Ordua: 19:00

Iraupena ordu 1

Lekua: Tabakalera, Donostia. 

Adina: 13 -17 urte

Mugikorrak ekarri beharko dira.

DOAN DA

 www.gipuzkoangazte.eus/instant1ean