Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Global Training bekak

Global Training bekak: atzerrian praktikak egiteko 60 beka Lanbide Heziketako tituludunentzako (AFM ; Ikaslan)

2016·06·24


Deialdia egiten duena: AFM ; Ikaslan

Baldintzak:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketakoa izatea.
  • 2016ko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.  
  • 2016ko urtarrilaren 1ean, Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebetez jarraian.    
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, beste beka baten bidez.praktikak egina ez izatea 
  • Helmugako herrialdeko hizkuntza maila edo ingeles maila bikaina izatea, erreferentzia C1 maila izango dalizentziatuentzat eta B 2 goi mailako lanbide-heziketako titulua dutenentzat. Titulu horien ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izateak ahozko eta idatzizko froga egitetik salbuesten du. Ziurtagirir ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo zaie jakintza maila zehazteko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zerga arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe zigortuta ez egotea, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Edukia: AFM eta IKASLAN erakundeek kudeatzen duten Gazteak Atzerrian izeneko ekimenak 60 Global Training beka eskaintzen dizkie euskal gazte tituludunei (unibertsitateko eta goi mailako lanbide heziketako tituludunak), praktika ordainduak egiteko atzerrian, 6 - 9 hilabeteko egonaldietan.   Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailak sustatzen dituen beka hauen helburua da euskal gazteek gaitasunak eskuratzea, atzerriko enpresa eta erakundeetan eginiko prestakuntza praktikoaren bitartez .

Epea: 2016/06/30

Kontaktua: AFM Advanced Manufacturing Technologies Telefonoa: 943 309000   Ikaslan Telefonoa: 943 376532personas@afm.es ; personas@afm.es ; info@gazteakatzerrian.com

Informazio +