Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Global training bekak 2017

Izena emateko epea: 2017ko ekainaren 14a.

2017·06·23


Gaur egun, langabezia-tasarik altuenak 30 urtetik beherako gazteek dituzte. Hori dela-eta Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, merkatura atera nahi dute Global Training 2017 Beken Programa.

Beka hauek unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa dituzten gazteentzat dira eta, programa honi esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian (gutxienez).

Nork eskura dezake beka?

Bekak eskuratzeko, ondoko baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez jarraian, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, beste beka baten bidez praktikarik ez egin izana.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B2 Goi-mailako lanbide-heziketako titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak, azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egitetik salbuesten du. Halako ziurtagiririk ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo zaie jakintzak zehazteko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Administrazio- eta zigor-arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

 

Beka eskatu nahi duzu?

Bulego hauetan entregatu dezakezu dokumentazioa:

- Garapen - Boroa Elkartegia
  Boroa Enpresa Parkea, 19 - 2. solairua - 16 bulegoa.
  48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia).
  Baita Garapenen kide den edozein garapen-agentziren bulegoetan ere.

- Donostiako Sustapeneko aurrez aurreko arreta-bulegoak helbide honetan daude: 
  Reina Regente kalea 8 (Victoria Eugenia eraikina), 20.003 Donostia. Gipuzkoa.
  Aurrez aurreko arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

 

2017 Global Training beken zerrenda deskargatu hemen.

Info +