Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoangazte.eus eta gaztematika.eus web orriek harrera bikaina izan dute!

Ia urtebetean 832.000 bisita baino gehiago jaso ditugu, eskerrik asko!

2016·01·12


2015eko otsailean Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak webgune berria estreinatu zuen. Webguneak irudi modernoa eta garbia eskaini nahi zuen, eta baita nabigarritasun eta eragilgarritasun hobea ere. Gainera, diseinua guztiz moldagarria da, hau da, edozein tamainatako euskarritan ikus daiteke, kalitate onean.

Horrez gain, informazio osoa zentralizatu egin da,  zerbitzu eta programa guztiak begirada batean ikusi ahal izateko (udalekuak, gazte oporraldiak, aterpetxeak…).

Gainera, gazteria-arloan lan egiten duten profesionalek ere badute beren txokoa: www.gaztematika.eus

 

BISITAK ETA ERABILTZAILEAK

2015 urtean jasotako emaitzak aztertu ditugu eta aurreikuspen guztiak gainditu dituzte; urtebete baino gutxiagoko ibilbidean guztira 832.380 bisita eta 83.050 erabiltzaile  izan ditugu gazteen gaiak jorratzen dituen webgunean eta profesionalentzat lantzen dugun atalean.

 

SARE SOZIALAK

Gainera, Facebook orrian 2.000 jarraitzaile baino gehiago ditugu eta Twitter kontuetan (Gipuzkoangazte eta Gaztematika)  2.000 erabiltzailek jarraitzen dute egunero argitaratzen dugun informazioa.

    Facebook     Twitter     Youtube     Instagram

 

BULETINAK

Buletinen harpidetzek ere gora egin dute: ia 3.000 gara GIPUZKOANGAZTEko buletineko eta profesionalentzako GAZTEMIRA buletineko harpidedunen artean, hau da, urte hasieran baino 135 gehiago.

 

Gazteak eta profesionalak biltzen dituen webgunean eta sare sozialetan jaso ditugun emaitzak oso ondo baloratu ditugu, izan ere, aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.

Eskerrik asko guztioi !!!!

2016an haur, nerabe, gazte eta profesionalengana iristeko bideak hobetzea izango da gure erronka; beraz, adi! Ekimen berriak ikusiko dituzue laster!