Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoan prestakuntza artistiko espezializaturako bekak

Musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisariotza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakuntza espezializaturako bekak.

2015·05·10


Deialdia egiten duena: Gipuzkoako Foru Aldundia

Baldintzak: Bekak honako hauentzako dira: ikasketa-gai den arloan oinarrizko prestakun­tza gainditua izanik, eta behar bezala horrela kreditatu ondoren, lanbidez arlo horretan ari­tzeko xedez, espezializazio eta hobekun­tza ikasketak eta ikastaroak egin nahi eta proiektua egin eta gara­tzeko kanpora joan beharrean daudenentzat, proposaturiko formazio aukerak Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde akademikoek eskain­tzen ez dituztelako. 

Halaber, beka eska­tzen den urteko abenduaren 31n, 31 urte bete gabeko per­tso­nak izan behar dute.

Edukia:

  • Musika: 4 beka, gehienez ere 14.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 3.500 euro gaindituko eta bateragarria izango da Foru Aldundiarekin batera babesten duten per­tsona edo entitateek emango duten lagun­tza­rekin.
  • Dan­tza: 4 beka, gehienez ere 14.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 3.500 euro gaindituko eta bateragarria izango da Foru Aldundiarekin batera babesten duten per­tsona edo entitateek emango duten lagun­tza­rekin.
  • Arte dramatikoa: 4 beka, gehienez ere 28.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 7.000 euro gaindituko.
  • Ikus-arteak edo erakusketa komisario­tza: 2 beka, gehienez ere 14.000 euro. Beka bakoi­tzak ez du 7.000 euro gaindituko.
  • Modaren diseinua: Beka 1, gehienez ere 7.000 euro.           
  • Arkitektura: Beka 1, gehienez ere 7.000 euro.

Epea: 2016/06/03

Kontaktua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Kultura Zuzendaritza Nagusia   Urdaneta, 9 20006 Donostia Telefonoa: 943 41 27 71