Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ proiektuko ikasgela ibiltariaren balorazio ona

Lurraldeko 3.300 gaztetxo inguruk parte hartu dute uztailean eman diren saioetan.

2017·08·02


Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ proiektuko ikasgela ibiltariari iritsi zaio ateak ixteko ordua. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzen ibili da Gipuzkoan barrena. Kode Eskolaren autobus honek Donostiako Zurriolan eman ditu azken bi egunak. Antolatzaileak oso pozik daude emaitzekin: lurraldeko 3.300 gaztetxo inguruk (8-16 urtekoak) egin dituzte programazio-saioak ikasgela ibiltarian. 

Argazkien iturria: Kode_Eskola