Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundia Harrera Familien bila dabil, guztira, 60 haur hartzeko

Oraindik ere Harrera Familia izan zaitezke, informa zaitez!

2016·11·23


Gipuzkoan gaur egun 360 harrera familia baino gehiago daude, baina oraindik ere badira etxe baten beharra duten haurrak. Hori dela-eta, Hezur-haragizko besarkadak izeneko kanpaina hasi zuen duela aste batzuk Aldundiak.

Haur horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako harrera-zentroetan bizi dira eta, kasuan kasu, haien familia biologikoarekin harremana mantentzen dute. Kanpainaren helburua da, gainerako haurren kasuan bezala, haur horiei familia eta etxe baten berotasuna eskaini ahal izatea. Familia baten beharra dute; zaintza, hezkuntza eta maitasuna eskainiko diena eta beren ongizatea bermatuko duena.

Hona hemen prozesuari buruzko hainbat galdera:

Zer da Harrera Familia izatea?

  • Haur edo nerabe bati laguntzeko modu bat da, zure familian hartuta.
  • Heziketa, errespetua eta maitasuna ematea.
  • Zure familian integratzen laguntzea eta familia-giroan bizitzeko aukera ematea.
  • Zaindu, maitatu eta bere jatorria errespetatzea.
  • Zergatik ez dagoen bere familiarekin azaltzea eta, egoera hori ulertzen laguntzeaz gain, harekin harremanetan jarraitzeko aukera ematea, adingabearen mesederako bada.

Harrera ez da adopzioa, ezta ere adopziora iristeko bidea. Helburua ez da adingabearen familia ordezkatzea, une oro errespetatu behar baita.

Nor izan daiteke Harrera Familia?

Edozein pertsona edo familia, abentura honetan sartzeko prest baldin badago. Hori bai, beharrezkotzat jotzen da:

  • Familiako kide guztien adostasuna.
  • Etxeak haur edo nerabeentzako nahikoa espazio edukitzea.
  • Haurraren jatorria errespetatzea eta bere ohiturak eta familia onartzea (gehienetan familiarekin harremanak ditu, bisiten bidez).
  • Haurraren bilakaera eta harrera momentu oro jarraituko duten profesionalen laguntza onartzea, sor daitezkeen arazoak gainditzeko laguntza emanez.

Harremanetarako:

Informazio gehiago