Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteria Kontseiluak Twitter lehiaketa antolatu du #EGK2017

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) zure iritzia kontuan izan nahi du, Twitter lehiaketa honetan.

2016·12·13


 

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) zure iritzia kontuan izan nahi du.

Zer iruditu zaizu 2016? Nondik nora jo beharko genuke? Zer dugu egiteko? Zer eska diezaiekegu erakunde edo administrazioei?

Okurritzen zaizun edozer gauza da interesekoa 2017ko Twitter lehiaketa honetan.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Twitter sare sozialaren bidez hartu beharko duzu parte, mezuak 140 karaktere izan ditzake gehienez, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua zitatu behar duzu (hau da, @GazteKontseilua idatz ezazu), eta  #EGK2017 traola eraman behar dute txioek, denak batera gorde daitezen.

Sariak:

  • 1. saria: Bi sarrera 2017ko BBK Live-erako, hiru eguneko bonoa eta EGK-ko materialen sorta bat.
  • 2. saria: Euskal Selekzioaren partidarako bi sarrera eta EGK-ko materialen sorta bat.
  • 3. saria: 50 euro bidezko merkataritzan gastatzeko eta EGK-ko materialen sorta bat.

Edozein zalantza argitzeko,  komunika@egk.org helbide elektronikora edo deitu 943 42 97 67 (Jon) telefonora.

Informazio +