Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak: jada hautatu dira parte hartuko duten artistak

Tabakaleran izan da hautatutako artista eta talde ezberdinen aurkezpena.

2015·04·20


GFAren Gaztemaniak programak deialdi bat ireki zuen martxoan, 2016. urtean Gipuzkoan egingo diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko. 115 talde eta artista aurkeztu dira, 70 baino gehiago musikako kategorian eta 45 arte eszenikoetan, eta horietatik 15 aukeratu dira.

Ekimen honen helburua da Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea. Hautatuei 3 emanaldi eskainiko zaizkie gure lurraldeko gune desberdinetan; horrez gain, 400 euro jasoko dituzte emanaldi bakoitzeko, artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatzeko aukera izango dute…

Hona hemen alfabetikoki kategoria desberdinetan aukeratu diren artista edo taldeak:

Musika

  • Elena Setien
  • Frank
  • Izaro
  • Iceberg
  • Nothing Box
  • Sky Beats

Arte Eszenikoak

  • Halasen Etxeberria
  • Cía la que tu me haces
  • Cía. Nogusano
  • Elconccertino: Teatro
  • Marga Altolaguirre
  • Mikel Bermejo
  • Pez Limbo
  • Txikiren Umorezko Bakarrizketa

Mila esker Gaztemaniak programan artistak aukeratzeko deialdian musika eta arte eszenikoen kategorietan parte hartu duzuen guztioi.

Prentsaurrekoaren argazkiak eta taldeen aurkezpena HEMEN