Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak Kontzertua! WHITNEY ROSE + WHAT A BAND

Kontzertua apirilaren 8an, Arrasateko Amaia Antzokian izango da. Binakako sarrerak ditugu banatzeko!

2017·04·03


Gaztemaniak kontzertua

Kontzertua Amaia Antzokian izango da, Arrasaten, apirilaren 8an, 20:00etan. Sarrerak ditugu banatzeko, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna apirilaren 6a izango da.

WHITNEY ROSE

Azken bi urteak sekulakoak izan dira Whitney Rose artista kanadarraren ibilbidean. Tarte horretan egindakoarekin, etorkizun oparoa aurreikusten zaio gazteari country eta americana estiloetan, hain justu, belaunaldi aldaketaren eta artista berrien premian zeudenean..

Bigarren diskoa, «Heart Breaker Of The Year», 2015ean argitaratu zuen eta horrek eman zion behin betiko bultzada nazioartean, generoko komunikabide espezializatuen –esaterako, Saving Country Music, No Depression edota Americana Music Shows– urteko onenen zerrendetan agertzea lortu baitzuen.

Austinera lekualdatu den 2017 honetan, «South Texas Suite» EPa argitaratu berri du; erromantizismo sarkorreko lana da, erronka pertsonala, Texas modu liluragarrian deskribatzen duena. Europan egiten ari den biraren barnean, gurean izango da, talde osoarekin, eta, berak dioenez, pop vintagearekin eta country tradizional berriarekin ondutako nahasketa berezia eskaintzera dator.

https://www.facebook.com/whitneyrosemusic/

WHAT A BAND

2015eko irailean sortutako musika-taldea. Kideak Aitor Aldanondo (Fiachras, Bizardunak, Brigada Criminal), Guille Sanz (Bostenbor, Belceblues), Fernando Laskurain (Mahaster River, Shut up Trio) eta Jesus Martinez (Fiachras) gara.

Bergaran (Gipuzkoa) kokatutako taldeak askotariko musika-estiloren eragina jasan du: Countrya, Rocka eta Popa, besteak beste. Hamar kantuz osatutako CD hau Beasaineko Pottoko estudioetan grabatu dugu, Fredi Pelaezen gidaritzapean.

Hamar kanta hauek, modu batera edo bestera, gure musika-ibilbidea islatzen dute. Mimoz grabatutako abestiak dira, oinarri erritmiko on baten laguntzaz. Gainera, gitarra, piano eta Hammond-aren moldaketa garrantzitsu batzuek apaindu dute lana, eta ahots zainduek borobildu.

https://www.facebook.com/What-a-Band-1008692985915908/

Zozketan parte hartu

 

Katapulta Tour kontzertua

ANE LEUX

 “Ane Leux” azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste Colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. Ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau. Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoetako proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin batera dabil bere musika-taldean.