Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak Kontzertua! The Monsters + The Devils

Kontzertua apirilaren 29an izango da, Irungo Tunk Antzokian. Binako sarrerak ditugu banatzeko!

2017·04·25


Gaztemaniak kontzertua

Kontzertua Irungo Tunk Antzokian izango da,  apirilaren 29an, 20:00etan. Sarrerak ditugu banatzeko, formulario betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna apirilaren 27a izango da.

The Monsters

The Monsters Suitzako hiriburua den Bernako herri txikian sortu zuten, 1986an. Haren soinuan nahasita ageri dira 1960ko hamarkadako garage punka, rockabilly trash nerabe eta basatia eta jatorrizko rock-and-rolla. MTV eta arrakasta-zerrenda kaka horiek baino % 187 hobea da. Rock-and-rolla riff trashekin, besterik gabe. Gaur egungo taldean gitarra, baxua eta clonedrum deritzona daude, hau da: bateria-erdi bana duten bi bateria, dunbal bera alda bakoitzetik jota. Suitzan eskainitako emanaldi guztiez gain, The Monsters taldeak bira zabalak egiten ditu Europan barrena (Alemania, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Italia, Austria, Ingalaterra, Danimarka, Suedia, Norvegia eta Espainia).

2003an, taldeak bira bat egin zuen Argentina, Brasil eta New Yorken, eta 2005ean 3 asteko bira bat Japonia osoan. Esan beharrik ez dago The Monsters zuzeneko talde indartsua dela, eszenatokiak dardarka jarriko dituena. Guitar Wolf, The Monks, The Sonics eta beste asko izan zituzten kartelkide. The Monsters taldeak 7 album eta hainbat single zein EP grabatu ditu, eta bilduma askotan agertu da. Youth Against Nature diskoa Toe Rag estudio ospetsuetan (Londres) grabatu zuen Liam Watsonek. I See Dead People 1000 piezako puzzle, liburuxka, eranskailu eta botoi banarekin kaleratu zuten, eta ale guztiak agortu ziren biran zehar. Garage Punk Vol.1 trasharen 20 urte barnean hartzen dituen LP bikoitza da. Pop Up Yours da album berria. Voodoorhythm Records-en (Suitza) agertu zen The Monsters.

https://www.facebook.com/The-Monsters-official-123189661111110/

 

The Divers

The Devils taldeak The Devils B filmetik (Ken Russel, 1971) hartu zuen izena. Blues eta punkak eta beste talde underground batzuek inspiratuta (The Cramps, Hound Dog Taylor, The Gories, Jon Spencer, Fugazi, Hasil Adkins, The Oblivians, etab.) beren taldea sortu zuten 2015ean Napolesen, Italiako hegoalde sakonean.

Gianni Vessellak gitarra jo eta abesten du, eta Erica Toraldok bateria jo ez ezik, mikroan garrasi ere egiten du. Hasieran kontzertu ugari eskaini zituzten Italian beren kontura, eta Frantzian, non Dirtbomseko Jim Diamondekin topo egin zuten. Haien lehen diskoa grabatu zuen hark; egun horretan Reverend Beat-Man zegoen hiri berean, eta diskoa hartu eta bere diskoetxera eraman zituen.

Gitarra fuzz eta noiseko horma erraldoia da hau, ahots ergel eta minimalistak gehituta; ez da hau Dylanen estiloko poesia, gaizki hutsa eta egundoko dibertsioa baizik. Belarriak hausteko orroak eta ahots histerikoak, motozerra-sarraskiaren soinuen modura; bateriak speed eta janari energetikoa hartzen ditu seguruenera gosaltzeko. Predikari eta mojaz janzten dira eta jo dezaketen agertoki oro suntsitzen dute. Beroak daude, basatiak dira eta egur itzela ematen dute!!!

https://thedevilmusicgroup.bandcamp.com/