Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! THE HANGING STARS (UK) + Nire

THE HANGING STARS (UK) + Nire (Hondarribia) kontzertua azaroaren 27an Psilocybenea Aretoan Hondarribian. Sarrerak zozketatzen ditugu!

2015·11·13


 

 

Psilocybenea Aretoa (Hondarribia)
 22:00
 7 euro (Sarrerak salgai)
 

The Great Pop Supplement diskoetxearekin argitaratu duten lehen singlearen hitzak Alan Lomax-en antologia zahar bateko orrietan aurkitu zuten folk-balada tradizional batetik hartu eta melodia berri baterako egokitu zituzten. Taldearen abestiek harmonia oparoak eta Ameriketako musika kosmikoarekiko, folk ingelesarekiko eta psikodeliarekiko zaletasuna uztartzen dituzte, eta desertuko eguzki beroaren eta Londreseko ekialdearen zeru grisaren artean koka ditzakegu.

 Debuteko 7"-ko singlea Lake Hollywooden (AEB) eta Walthamstow-en (Erresuma Batua) grabatu zuten Rob Campanellarekin (Beachwood Sparks eta The Tyde) eta Brian O'Shaughnessy-rekin (Comet Gain eta The Clientele), hurrenez hurren. The Great Pop Supplement etxeak urriaren erdialdean argitaratuko du The Hanging Stars taldearen bigarren singlea, The House on The Hill, eta 2016ko otsailean, lehen albuma.


​NIRE da Ivan Zabalegi-ren (Lisaböko batería izandakoa) bakarkako proiektu berria. Rock-a eta Alt-county-a biartartekoa, lehenengo diskoa udazkenarekin argitaratuko du, Hamabost izenekoa, Bidehuts-en barnean.

 

Parte hartu zozketan