Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak, urteko azken kontzertua! MICAH P. HINSON + Izaro

Kontzertua abenduaren 29an, Arrasateko Amaia Antzokian (hall).

2016·12·21


Kontzertua Amaia antzokian izango da, Arrasaten, abenduaren 29an, 20:00etan. 

MICAH P. HINSON

Idatzitakoaren arabera, indie estiloko Leonard Cohen dugu aurrean. Aparrak bezala egin du gora: guztiz ezezaguna izatetik modako kantaria izatera (lehen diskoarekin); gero, kultuzko ikono bihurtu zen (bigarrenarekin); artista nabarmen ondoren (hirugarrenarekin, 2008an); eta, azkenik, izar ospetsu (ordutik hona).

Eszena alternatibotik kanpo zabaldu da haren oihartzuna —mundu horretan duen xarma galdu gabe— eta ezohikoa ere onartzen duen mainstreamean murgildu da arazorik gabe. Menphisen jaio zen, baina Abilene hirian (Texas) bizi da haurra zenetik. Folk-rock klasikotik dator, baina bere belaunaldikoek ezinegonari eta soseguari buruz duten ikuspegia aplikatuta.

https://www.facebook.com/micahphinson

 

IZARO

1993ko Urtezaharrean jaio zen eta honek, bere izateko eraren ADNa markatu zuen. Izaro Andrés Zelaieta Urtezahar jarraitu bat da. Urteko azkeneko eguna bezala da, gauez alai eta egunez besarkadatsua, xanpainaren txispa dauka. Sansilvestre bat abestuaz, saltoka, mozorroturik, bere buruataz barrezka,… korrika egin dezake. Orain dela gutxi bere lehen diskoa argitaratu du "Om"

https://www.facebook.com/IZARO-1420437024926368/

Informazio gehiago