Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! MARK LANEGAN + Duke Garwood + Arrutiko Intxaurrak

MARK LANEGAN + Duke Garwood + Arrutiko Intxaurrak kontzertua maiatzaren 26an, Zarautzen. 3 sarrera bikoitz ditugu banatzeko!

2016·04·28


Kontzertua Zarauzko Modelo Aretoan izango da, maiatzaren 26an, 20:00etan.  Bina sarrerako 3 sari ditugu. Formularioa betetzen dutenen artean zozketatuko ditugu

MARK LANEGAN

Seattleko artista ospetsuak –Screaming Trees, Queens Of The Stone Age, Soulsavers eta Gutter Twins taldeetako kide ohia, besteak beste– «An Evening with MARK LANEGAN» izeneko bira bereziko hiru kontzertu emango ditu estatuan, horietako bat Zarautzen.

DUKE GARWOOD

Londresen bizi den eta askotariko tresnak jotzen dituen musikari honek bakarkako bost disko argitaratu ditu, azkena 2015ean, Heavy Love izenekoa. Talde eta musikari askorekin aritu da kolaboratzaile, adibidez, The Orb musika elektronikoko bikotearekin eta The Archie Bronson Outfit rock taldearekin. Denek ezaugarri berberak nabarmentzen dizkiote: tresnak maisutasunez jotzen dituela eta berarekin jotzea izugarrizko esperientzia dela.

ARRUTIKO INTXAURRAK

Ane Arruti zarauztarra dago proiektu honen atzean. Ahotsa eta gitarra akustikoa erabiliz, emanaldietan berak sortutako abestiak eta euskal taldeen bertsioren bat eskaintzen ditu. 2013an lehen maketa argitaratu ondoren, bi urtez aritu zen kontzertuak ematen. Orain eszenatokietatik urrunduta dago, abesti berriak prestatzen.

Informazio gehiago

Bete formularioa