Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua: EZRA FURMAN (USA)+ Albert Cavalier

EZRA FURMAN (USA)+ Albert Cavalier kontzertua Modelo Aretoan Zarautzen, Urriaren 31n. Sarrerak zozketatzen ditugu!

2015·10·27


 

 

Modelo Aretoa (ZARAUTZ)
 22:00
 7 euro (Sarrerak salgai)

Ezra Furman estatubatuarraren musika rock-and-roll hutsa da. Punkaren eraginpeko doinuan, Furmanen ahots sudurkariak Gordon Ganorena (Violent Femmes) dakar gogora, zentzurik onenean. Ahots gordin eta urratua du, inongo handiusterik gabe botatzen ditu literatur erreferentziak zein abstrakzioak, eta kaosak zipriztindutako dibertsioa eskaintzen du. 2006an egin zuen lehen agerraldia, The Harpoons banda lagun zuela, berak editatutako Beat, beat, beat plazaratu zuenean. Disko hura, gela arruntetan grabatua izan arren, nahikoa izan zen Brian Deck produktorearen arreta erakartzeko. Modest Mouse edo Iron and Wine taldeen produktoreak berehala ikusi zuen Furmanen potentziala, eta estudioan sartu zuen

 

Albert Cavalier

Albert Cavalier Donostiako garage-rock talde gazte bat da. Lehenengo maketa kaleratu berri du taldeak: I Don't Fuckin' Surf. Zarata eta nahaspila dira nagusi lanean, taldeak kontzertuetan duen energiaren adierazgarri.

 

Parte hartu zozketan