Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! DUSTAPHONICS + Sky Beats

DUSTAPHONICS + Sky Beats kontzertua irailaren 29an, Irunen. 5 sarrera bikoitz ditugu banatzeko!

2016·09·15


Kontzertua Tunk Aretoan, Irunen, izango da, irailaren 29an, 20:00etan.  Bina sarrerako 3 sari ditugu, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna irailaren 26a izango da. 

DUSTAPHONICS

Dustaphonics taldeak Londresen du egoitza, eta euren musikak high-energy, rock n’roll, groovy soul, rhythm & blues eta benetako surf basati distiratsu instrumentala nahasten ditu.

Dustaphonics taldearen doinuetan ageri diren eragin musikalak Amerika aldekoak dira, vintage kutsukoak, baina, edonola ere, bada zerbait freskoa eta garaikidea euren musikan. Londreseko estilo garbia du taldeak, eta imitazio hutsetik harago eramaten dute musika, sekulako alaitasunez eta pasioz.

Proiektu honen sortzailea, ekoizlea eta kide iraunkor bakarra nazioartean ezaguna den gitarra-jotzaile, konpositore eta undergrounda da, Yvan Serrano - Fontova (DJ Healer Selecta ), Hayley Red ahotsean dela. Hala, beren tourretan maila goreneko musikariak izaten dituzte lagun, bikote ahaltsu hori oinarri dela.

 Sky Beats

Sky Beats Donostian jaio zen 2015. urtean, Manu Gestido-k, Gus González-ek eta  Sergio Villar-ek Lidia Insausti, soul influentzia duen abeslari gaztea, ezagutu zutenean. Soul eta beste estilo batzuk jorratzeko asmotan taldea sortu eta, 2013. urteko udaran, Heineken Jazzaldian, 6 kantu propio dituen lehen EPa aurkeztu zuten. Festibalean hiru urtez jarraian jo ondoren eta Vargas Blues Band eta Stacie Collins bezalako artistentzat ireki ostean, haien lehen LP berria atera berri dute, Ad Libitum, promozio lanean aurkezten duten bitartean.

Informazio gehiago

Bete formularioa