Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! DELAFE+ Nothing Box

Delafe + Nothing Box kontzertua ekainaren 4an, Donostian. 5 sarrera bikoitz ditugu banatzeko!

2016·05·27


Kontzertua Kontadoresen Donostian, izango da, ekainaren 4an, 21:00etan.  Bina sarrerako 5 sari ditugu, formularioa ekainaren 1a baino lehen betetzen dutenen artean zozkatzeko.

DELAFE

 

Hamarkada batez baino gehiagoz Delafé y Las Flores Azules taldearekin jo ondoren La fuerza irresistible lana aurkeztu du Delafék (Óscar D'Aniello), haren musika-proiektu berriaren lehen diskoa, alegia. Lan hori hainbat hilabetez landu du haren aliatu Dani Acedorekin batera, eta El Puerto de Santa María udalerrian produzitu eta grabatu du Paco Locorekin; horren ostean, baina, New Yorken nahastu du Grammy bat irabazitako Tim Lathamekin, zeinak artista ezagunekin lan egin duen (De La Soul, Erykah Badu, D'Angelo edo The Black Eyed Peas artistekin, besteak beste). Emaitza gisa askotariko soinuak erdietsi ditu, hainbat estilotatik elikatuta, baina beti musika beltzaren espiritua besarkaturik. Indar handiko kantu sorta bitalista taxutu du, jendea berehala dantzan jartzen duten horietakoak, eta musika-konposizioan oso ezohiko aniztasuna ere badago (popa, hip-hopa, funka, elektroa, diskoa agertzen dira, besteak beste), eta ezin ahaztu, orobat, Delaféren parafraseatu nahastezina, haren energia agortezina zein balen modura jaurtitzen dituen mezuak.

www.facebook.com/delafeylasfloresazules

NOTHING BOX

Rock alternatiboa jotzen duen Donostiar hirukotea gara. Taldea Marcos Ubiriak (ahotsa eta gitarra), Koldo Bellosok (baxua) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dugu. Taldea 2014ko Martxoan hasi zen Burnout izenarekin. 2014 urtea kontzertuak eginez pasa eta gero demo txiki bat grabatu genuen Andoaingo ESCIVI zine eta bideo eskolan. Hurrengo urtean Teledonostin agerraldi bat izan genuen. 2016ko hasieran gure lehenengo EPa grabatu genuen Donostiako Muir Estudioan Yon Vidaurren zuzendaritzapean. Gure influentzia nabarmenenak Arctic Monkeys, Oasis, Berri txarrak eta Green day taldeetetatik datozkigu.

Informazio gehiago

Bete formularioa