Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! CALIBRO 35+ Albert Cavalier

CALIBRO 35+ Albert Cavalier kontzertua urriaren 1ean, Azkoitian. 5 sarrera bikoitz ditugu banatzeko!

2016·09·20


Kontzertua Elkargunen, Azkoitian izango da, urriaren 1ean, 22:00etan.  Bina sarrerako 3 sari ditugu, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna irailaren 26a izango da. 

CALIBRO

CALIBRO 35

Italia aldetik, funk zinematiko eta instrumentala, groove doinuen maisu batzuen kontura. Entzun bezalaxe! Eta funka ez ezik, rocka, jazza eta inprobisazioa ere bai. Tommaso Colliva (ekoizpena eta soinu-bilaketa) buru dutela, 2007an sortu zen taldea, nazioarteko izenekin jotzen eta kolaboratzen duten musikari sorta batekin; haien curriculumetan izen sonatuak ageri dira, hala nola PJ Harvey, Mike Patton eta Daniel Johnston. Hain justu, honako hauexek osatzen dute taldea: Enrico Gabrielli, teklatuak, flauta saxofoia eta xilofonoa; Luca Cavina, baxua; Massimo Martelotta, gitarra eta teklatuak; Fabio Rondanini, bateria. Emaitza, batez ere zuzenekoan, azidoa da, kosmikoa, goratzea eragiten duten sintetizadoreekin eta perkusio bereziekin. Berebiziko zurrunbiloa. Euren inspirazio-iturri nagusia, 1970eko hamarkadako zinemaren soinu-bandak.

www.facebook.com/calibro35/

Albert Cavalier

Albert Cavalierreko donostiarrak indartsu datoz Mendebaldeko Kostan eratutako soinuek gurean ere eragin dezaketela erakustera. Laukote gazteak bere burua nekaezin frogatzen du “garage” estiloko temak sortzerako garaian, zeintzuetan melodiak beti indartsu eta lotsagabe suertatzen diren. Black Lips, Ty Segall edo Together Pangea bezalako taldeen jarraitzaile, laukotea arrakastatsu da honelako erreferentziak eure musikan adierazterako orduan, ‘I Don'tFuckin' Surf’ edo ‘La Casita’ bezalako izaera propioko kantuetan. Inolako dudarik gabe, Albert Cavalierren etorkizuneko mugimenduek gozagarri suertatuko zaizkigunaren itxura dute.

Rock-eko abestirik klasikoenak bertsionatzen zituen lagun-talde moduan hasitakoa, gaur KutxaKultur bezalako festibaletara iritsi den proiektua bilakatu da taldea, baita
DeadGhost, Hinds edo Ezra Furman bezalako taldeentzat gonbidatu.

www.facebook.com/AlbertCavalierOfficial/