Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! GATA CATTANA + Celia Okon

Kontzertua urriaren 22an,Donostian. Sarrera bikoitzak ditugu banatzeko!

2016·10·13


Kontzertua Kontadoresen izango da, Donostian, urriaren 22an, 21:00etan.  Sarrerak ditugu, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna urriaren 18a izango da.  Zozketan parte hartzeko.

GATA CATTANA 

GATA CATTANA

Ana, Gata Cattana izenarekin ezaguna, Kordobako artista polifazetiko bat da. Artistak berak esaten duenez, «rap abeslaria naiz gauez, poeta egunez eta politologoa tarteka». Bere lehendabiziko lana 2013an atera zuen Gata Cattanak eta poliki-poliki nabarmentzen joan da, batez ere “Anclas” EPari eta “Inéditos 2015” bildumari esker.

Anak aipu klasikoz betetako poetika bat dakarkigu, eguneroko errealitatearekin nahasten dena. Bere azken lanen erritmoek raparen funtsari ekiteko aukera berrietan pentsarazten dute, betiere egungo joeretara egokitzeari utzi gabe. Uneotan lanean buru-belarri murgilduta dago Gata Cattana, 2016ean zehar beste disko bat ateratzeko asmoa izateaz gain, jada iraupen luzekoa, bere lehendabiziko poema liburua argitaratzekotan ere baita.

www.facebook.com/GATACATTANARAP/?fref=ts

Celia Okon

Celia Okon abeslari eta modelo afroportugaldarra da, eta Madrilen hasi zuen ibilbide artistikoa. Donostian bizi da gaur egun. Hainbat estilo lantzen ditu zuzenekoan: funk garaikideena, neossoula, R&Ba, housea, bossa-nova ukituak, azontoa eta zouka. Hauek ere landu ditu: World&Blackmusic, elektronika eta esperimentala, joera estetikoarekin eta afropunk musika.

www.facebook.com/celiaokonartist/?fref=ts