Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! Brother Hawk + The Young Wait

Kontzertua urriaren 28an, Arrasaten.

2016·10·13


Kontzertua Amaia antzokian, Arrasaten izango da, urriaren 28an, 20:00etan.  

BROTHER HAWK

BROTHER HAWK

Brother Hawk Atlantako (AEBak) laukoteak bere lehenengo LPa aurkezten du: Big Medicine. Maiatzean argitaratu zen, eta hamar abesti ditu, southern rock, blues eta americana generokoak. Bi EP (Love Songs eta Affairs of Plain Living) eta Youtube bidezko zuzeneko saio bat (Live from Pack Life Recording) grabatu dituzte eta beren jaialdia sortu dute Atlantan (Brother Hawk’s Big Medicine Festival). Hori horrela, Blackberry Smokek, Joe Bonamassak edo Lynyrd Skynyrdek beren biretan parte hartzeko eskatu diete. Big Medicine muturreko tristura eta gozotasuneko berrogeita hamar minutu dira, dotoreziaz eta klasez beteta, eta oso modu pertsonalean maneiatzen dituzte gitarrak. Etorkizunean aintzat hartzeko moduko taldea da, osotasun eta kalitate handikoa. Brother Hawken Big Medicine 2016ko disko handietako bat da.

www.facebook.com/BrotherHawkATL/?fref=ts

The Young Wait

The Young Wait talde gipuzkoarra 2010ean sortu zen, eta harrezkero, bere helburua lehen eta orain berdina izan da, abestiak grabatzea eta kontzertuak egitea. EP bat, single bat eta taldearen izena duen diska berri bat daukate argitaraturik. Gaur egun, taldekideak dira: Fer García (ahotsa eta gitarra), Jesús Aramberri (teklatuak), Asier Loyarte (baxua) y Andoni Etxebeste (bateria).

www.facebook.com/theyoungwait/