Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak Kontzertua! SPLIT SQUAD + Frank

Kontzertua abenduaren 3an, Hondarribiako Psilocybenea Aretoan. Binakako sarrerak ditugu banatzeko!

2016·11·29


Kontzertua Psilocybenea izango da, Hondarribian, abenduaren 3an, 22:00etan. Sarrerak ditugu banatzeko, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna abenduaren 1a izango da.

THE SPLIT SQUAD

The Split Squad musikariek denetik egin duten eta ezer frogatu behar ez duten rock and roll talde horietako bat da. Harroegia dirudi baieztapenak, baina hartu kontuan taldekideek 140 urteko esperientzia pilatzen dutela rock and rollaren historian, kontzertu-areto handienetan bezala aritu baitira zulotzar underground okerrenetan.

Taldeak 2012an grabatu zuen diskoa, Bostonen, gonbidatu hauekin: Peter Buck (R.E.M), Hugo Burnham (Gang Of Four) eta Mike Gent (The Figgs). Ekoizle jardun zen Scott Mcaughey (R.E.M, Minus 5, Young Fresh Fellows). Emaitza trip anitz eta espirituala da, eskarmentu handiko musikarion eraginak eta disko-bildumak suma daitezkeena. Jaun-andreak, The Split Squad. 

www.facebook.com/pages/The-Split-Squad/352465371589555?fref=ts

FRANK

Frank Donostian jaio zen ekainak 2013an. Demo bat grabatu eta bere sareetan argitaratu ondoren, Mondosonorok urteko errebelazio bandetako bat bezala aukeratzen ditu eta, hala, Fiestas Demoscópicas-etan jotzen dute. 2014ko martxoan, bere lehen EP-a, “My Wild Kingdom”, argitaratzen dute, eta hainbat kritika onak jasotzen dituzte (Ruta 66, Mondosonoro, Kulturaldia, Dod Magazine, etabar). Jo dute Kutxa Kultur Festibalan, Irun Rocken, Musika Egunean, etabar.

Proyecto Demo 2014 Radio 3 finalerdira ailegatu ziren, eta Villa de Bilbao 2014ren bigarren finalistak izan ziren ere. 2016ko otsailean bere lehen LP-a, “The Mud And The Thirst” kaleratu dute, berriro kritika oso onak jasotzen (Mondosonoro, Ruta 66, Euskadi Gaztea, Diario Vasco, baita ere Makma eta Río Rojo aldizkari espezializatuetan ). Bere lehen bideoklipa ia 4000 bistaratze  izan ditu 3 hilabete baino gutxiagotan.

www.facebook.com/FrankTheBand/