Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak: Artistak hautatzeko deialdia

Gaztemaniak. Musikaren edo arte eszenikoen esparruan proiektu interesgarri bat baduzu, ez galdu aukera hau

2016·03·09


Gaztemaniak. Gipuzkoako Foru Aldundiak artistak bilatzen ditu, 2016an Gipuzkoan izango diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldien zirkuiturako. Hauxe duzu aukera! Bete formularioak (musika formularioa eta arte eszenikoak formularioa) eta parte hartu martxoaren 23a baino lehen.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren eta Gazteen Sustapen zerbitzuak aukera eman nahi dizu, Gaztemaniak programaren bide, Gipuzkoako leku desberdinetan emanaldiak egiteko, zure lana sustatzeko bideo bat grabatzeko, etab.

Musikaren edo arte eszenikoen esparruan proiektu interesgarriren bat baduzu, parte hartu eta lortu ezazu zure karrera eta talentua bultzatzea.

Aurkeztutako proposamenetatik musikako 6 proiektu eta arte eszenikoetako 8 aukeratuko dira. Lehentasuna emango zaie Gipuzkoan erroldatutako artistei eta 30 urtetik beherakoa dina dutenei.

Gogoan izan zure proposamena 2016ko martxoaren 8tik 23ra bitartean aurkeztu behar duzula, programaren web-orriko formularioaren bitartez: http://www.gaztemaniak.eus