Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteentzako Zerbitzua garatzen hasteko tailerrak Zarautzen

Azaroaren 25ean, ostirala, 18:00etan bigarren “Gure Modura Egingo Bagenu?" tailer irekia izango da.

2016·11·11


320x162

Gazteentzako zerbitzuak haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-arlotik 18 urtetik gorako gazteentzat osatutako eskaintza publikoa izan nahi du. Horretarako, Zarauzko herria aukeratu da partaidetzazko prozesu baten bitartez hura definitu eta sistematizatzeko.

Zerbitzuak zer izan behar duen zehazteko bide honetan  hainbat erakunde gaude elkarlanean: Gipuzkoako Foru Aldundia​, Zarauzko Udala, aditu-talde bat eta Zarauzko gazteak. 

Hainbat urrats eman ondoren, une honetan zuekin, gazteekin, landu nahi da nolako zerbitzua nahi duzuen. Horretarako, Zarauzko gazteen proposamenak, iritziak, kezkak, nahiak jaso nahi dira 3 lansaiotan:

“ Gure Modura Egingo Bagenu?" tailer irekiak:  

  • MAPEOA: Nola erabiltzen dugu herria? zer eskaintzen digu? Azaroak 25, ostirala, 18:00etan, Musika plazan.
  • ZER DA INPORTA ZAIGUNA? Abenduak 1, osteguna, 18:00etan, kiroldegiko hitzaldi-aretoan.

Prozesuaren inguruko Informazio +