Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteen garraio-gastuak aztergai

Gazteek ikasketak direla-eta urte batean zenbaterainoko gastuak dituzten jakin nahi duzu?

2017·02·21


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Hezkuntzaren lan-arloak garraio-gastuei buruzko txostena burutu du. Horren helburua da ikasleen artean hautemandako beharrizan eta proposamenei erantzuna ematea, eta ikasketak direla-eta urte batean zenbaterainoko gastuak dituzten jakiteko.

Urtebeteko lana izan da eta bertan, batetik, gazteek inkesta bat bete eta beren bizipenak partekatu dituzte. Gainera, lan-saio desberdinak ere egin dira errealitatea aztertzeko. Lanaren asmoa da txostenean zehar jasotako proposamenak erakundeei helaraztea.

Txostenaren galderak eta ondorio nagusiak:

Hauek izan dira galderetako batzuk: zeintzuk dira urtebetean izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko alderik ba al dago? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak?

Inkesta bete duten gazteen %96k Euskadi barruan bidaiatzeko garraio-txartel bakarraren beharra azpimarratu du. Gazte asko lurralde batean bizi dira eta beste batean ikasten dute, ondorioz, txartel bakarrak onura ugari ekarriko lizkieke.

Bestalde, ikastegietara hurbiltzeko loturak hobetzeko beharra nabarmena da, bereziki unibertsitateetarako loturak. Garraioa erabiltzeko eskaria handia da eta askotan zerbitzu bat baino gehiago erabili behar dira.

Prezioari dagokionez ere, gazteentzako baldintzak hobetzeko beharra jaso da: prezioa murriztu, bonu bereziak sortu…