Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazte-Txartelarekin oporretako argazki lehiaketa

Igerilekuan, hondartzan, mendian, turismoa eginez... ateratako argazkiak.

2016·08·09


Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Baldintzak:

  • Gazte-Txartela titularra izatea.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Ez dago argazki-mugarik parte-hartzaile bakoitzarentzat, nahi dituzun guztiak bidal ditzakezu.
  • Zure argazki argitaratugabeak (zuk egindakoak) edo zure lagunenak bidaltzea, beti ere kirolen bat egiten.
  • Argazkiek “.jpg” formatu digitala izan behar dute, edozein prozedura teknikoekin egin daitezke eta edozein bitarteko erabil daiteke: kamera digitala, telefono mugikorra edo beste batzuk.
  • Argazkiak koloretan, zuri-beltzean, sepian eta abar egin daitezke... baina, balorazio-arrazoiak direla medio, argazkiak ezingo dira izan ez panoramikoak, ez diapositibak ez eta serieak ere.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, haien testuak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.
  • Txioen bidez argazkiak partekatu nahi dituenak honakoa egin behar du: 
    • Izenburu edo azalpen laburra egin.
    • 2 "hashtag" edo traola gehitu: #fotogt eta #gaztetxartela
    • @gazteaukera kontuari aipamena egin
    • Twitterreko @gazteaukera profila jarraitu.

Saria: globo aerostatikoan bidaia.

Epea: 2016/10/16

Kontaktua:

Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz  

Andia, 13 Donostia-San Sebastián   

Gran Vía, 85 Bilbao  

Telefonoa: 012   

Informazioa +