Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazte Olimpic Team lehiaketa

2016 Rioko joko olinpikoetara blogari gisa joateko aukera

2015·10·21


Gazteaukera Euskadiko gazteriaren atariak eta Basque Team kirolaren euskal fundazioak blogari gazteei zuzenduriko lehiaketa jarri dute martxan.

Irabazle suertatzen diren 8 gazteek 2016ko Rioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoen berri emateko aukera izango dute blogari gisa, gastuak ordaindurik. Horietatik lau Joko Olinpikoetan izango dira eta, bestea lauak, joko paralinpikoetan.

Parte hartzaileek 18-30 urte bitartean izan beharko dituzte eta, parte hartzeko, testu bat, bideo bat ala testua eta bideoa aurkeztu beharko dituzte. Lan guztiek originalak izan beharko dute. Aurkezteko epea urriaren 15ean  hasi eta abenduaren 15a bitartean da.