Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazte Epaimahaian parte hartzeko, jada ireki da epea

Epaimahaian izena emateko epea zabaldu da. 18 eta 30 urte arteko gazteek eman dezakete izena, martxoaren 15era arte.

2017·02·03


Dagoeneko zabaldu da, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiko  (martxoaren 31tik apirilaren 7ra ) Gazte Epaimahaian izena emateko epea, 18 eta 30 urte arteko gazteentzat. Epaimahaia 150 pertsonak osatuko dute, eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateaz arduratuko dira. Zinemaldia Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute, elkarlanean. 

Zinemaldiko saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitateetan bi ECTS eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko graduan ECTS bat lortzeko aukera dute. Gainera, aurten, bigarren aldiz Dajlan (Aljeria) errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako (FiSahara) bi bidaia zozketatuko dira partaideen artean 2018ko ediziorako.

Horrez gain, behin zinemaldia amaituta, diploma bat jasoko dute eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie

Martxoaren 15era arte, gazteek www.zinemaetagizaeskubideak.com webgunean izena eman dezakete. Bertan dituzte parte hartzeko oinarriak. Martxoaren 16an zozketa egingo da, eta Zinemaldiko webgunean irabazle atera direnen izenak emango dira ezagutzera. Azken horiek, gainera, mezu bat jasoko dute posta-elektronikoz.

Informazio +