Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Foru Aldundiak 120 beka eskaintzen ditu goi mailako unibertsitate edo lanbide heziketako ikasleek atzerrian praktikak egin ditzaten

Goi mailako ikasketak dituzten ikasleek irekita dute jada bekak eskatzeko epea.

2015·02·13


Liburuak

Ikasketak amaitu berri dituztenek beren gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera izango dute, Europako nahiz Asia eta Amerikako enpresetan. 6 hilabetez ikasleek 1.124 euro jasoko dituzte hilabeteko.  Onuradun izateko, baldintza batzuk bete behar dira: eskatzaileak ez ditu 30 urte beteta izan behar aurtengo urtarrilaren 1ean, eta ikasketak 2012ko abenduaren 31ren ondoren bukatuak izan behar ditu.

Programan parte hartzeko erabakia hartu duten zentroak EHU, MU eta HETEL nahiz IKASLAN sareetako LH zentroak dira eta haiek arduratuko dira beka eskuratuko duten ikasleak hautatzeaz.

Bekak eskatu ahal izateko, zentro bakoitzak bere webgunea zabaldu du.