Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ezagutzen duzu Gehituren #OrtzadarEgunerokoa kanpaina?

LGTBI+fobiaren aurkako ekimena abian jarri du Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkarteak

2016·08·17


Proiektuaren asmoa da oraindik ere gertatzen diren eraso homofoboei ikusgaitasuna ematea. Gehituk 2014-2015ean egindako “Aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak ikasgeletan” txostenaren arabera, ikasleen %82ak egoera homofoboren bat ikusi du, ia laurdenak aitortu du, noizbait, jarrera homofoboren bat izan duela eta ikasleen %10ak berriz,  egoera homofoboren bat jasan du.

Proiektuak  gizarte sare edo sare sozialen bidez eguneroko modukoa egitea du xede, bertan, pertsona guztiek bidalitako diskriminazio egoerak islatuko dira.

Nora bidali Informazioa?

Edozein eraso LGTBfobiko (fisikoa, ahozkoa, jarrera egoerak) jasan edo ikusi baduzu diarioarcoiris@gehitu.org helbidera bidal dezakezu, honakoa azalduz; adina,  lekua, zonalde espezifikoa eta gertatutakoari buruzko iruzkin txiki bat. Izena jartzea ez da beharrezkoa.

Jasotako kasuak web orrian eta Gazte Gehituko  facebookean eskegiko dira.

Gazte Gehituren Facebook-a ikusi 

Informazio gehiago