Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskara eta euskal kulturako 4 irakurle: Etxepare Euskal Institutua

Irakurleak, Errusia, AEB, Frantzia eta Txilerako.

2017·06·01


Deialdia egiten duena: Etxepare Euskal Institutua

 

Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea, ondoko unibertsitateetan aritzeko: 

– Irakurle bat Errusiako Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako. 

– Irakurle bat AEBetako Los Angeleseko UCLA Unibertsitaterako. 

– Irakurle bat Frantziako Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako. 

– Irakurle bat Txileko Unibertsitatea eta Txileko Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateetarako.

Baldintzak:
* Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako: Filologia ikasketaren bat, Itzulpengintza edo Interpretaziozko ikasketaren bat izatea; irakaskuntza eskarmentua izatea eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) eta 4 HE dituztenak lehenetsiko dira.  

* Los Angeleseko UCLA Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Ingeleseko C2 maila izatea. Ingeles mailari dagokionez, maila hori frogatzeko titulu ofizialik ez dutenek ere deialdira aurkezteko aukera dute. Hautagai guztiek, ingeles maila frogatzeko tituluak dituztenek barne, kontuan izan beharko dute aurre hautatuen artean egonez gero, UCLA Unibertsitateak euren ingeles maila egiaztatu lezakeela bere baliabideekin. Horrela, unibertsitateari hautagai baten ingeles maila ez dela nahikoa iruditzen bazaio, bazterturik gera daiteke. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.  

* Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Frantseseko B2 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dituztenak ere.  

* Txileko Unibertsitatea eta Txileko Pontificia Universidad Católica unibertsitateetarako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.

Epea: 2017/06/05

Kontaktua: Etxepare Euskal Institutua Tabakalera eraikina,

Andre Zigarrogileen plaza 1 20012 Donostia

Informazio +